• OPERATU
    • Erosi
    • Saldu
    • Swap
  • INBERTITU
    • Packak
    • Erosketa Errepikakorrak
    • Biribiltzea
  • Earn
  • Txartelak
  • Honi buruz
  • Bloga
    • flag-catCatalà - CAT
    • flag-ukEnglish - EN
    • flag-esEspañol - ES
    • flag-eusEuskara - EU
    • flag-galGalego - GL
  • Deskargatu

LASTER ESKURAGARRI

Bihurtu soberakina kriptoaktibo, erosketak biribilduta

% 100 AUTOMATIKOAUZTI BERTAN BEHERA NOIZNAHI
% 100 AUTOMATIKOAUZTI BERTAN BEHERA NOIZNAHI

Biribildu zure eguneroko gastuak eta erabili automatikoki aldea Bitcoin edo nahi dituzun kripto aktiboak erosteko. Inbertitu kriptoan ahaleginik gabe, zure bizitza bizitzen eta eguneroko gauzak ohi bezala ordainduz.

 

€25
EROSKETAKKAFEAGYMHARPIDETZAKGAUBELA

Zer da kripto-biribiltzea?

Demagun lanera joan aurretik kafe bat hartzen duzula eta 2.60 € ordaintzen dituzula. Gastua 3 €-ra biribiltzen da, eta 0.40 €-ko aldea automatikoki inbertitzen da kriptoaktiboetan. Hara!

Horrela, janari erosketek, zinemako sarrerek, gimnasioko kuotek, streaming harpidetzek eta azken gutizia horrek ere zure kriptoaktiboen inbertsio-zorroa pixkanaka osatzen laguntzen dute, bizitzeko edo gastatzeko modua aldatu gabe.

Funtzionamendua

Aukeratu aktibo bat eta biderkatzaile bat

Aukeratu aktibo bat eta biderkatzaile bat

Aukeratu zein kriptoaktibotan inbertitu nahi duzun eta zenbat handitu nahi duzun biribiltze bakoitza.

Konektatu zure bankua

Konektatu zure bankua

Lotu zure banku-kontua modu seguruan, datuak irakurtzeko baimenarekin soilik, eta hautatu zein txartel erabili nahi duzun ordaintzeko.

Egin gastuak ohi bezala

Egin gastuak ohi bezala

Berretsi, eta jarraitu zure txartela eguneroko gastuetarako erabiltzen, ohi bezala. Gainerakoa automatikoki egiten da!

Aukeratu aktibo bat eta biderkatzaile bat

Aukeratu aktibo bat eta biderkatzaile bat

Aukeratu zein kriptoaktibotan inbertitu nahi duzun eta zenbat handitu nahi duzun biribiltze bakoitza.

Konektatu zure bankua

Konektatu zure bankua

Lotu zure banku-kontua modu seguruan, datuak irakurtzeko baimenarekin soilik, eta hautatu zein txartel erabili nahi duzun ordaintzeko.

Egin gastuak ohi bezala

Egin gastuak ohi bezala

Berretsi, eta jarraitu zure txartela eguneroko gastuetarako erabiltzen, ohi bezala. Gainerakoa automatikoki egiten da!

Slide 1 of 3

Handitu biribiltzeak biderkatzaileekin

Azkarrago inbertitu nahi duzu? Erraza: aukeratu x2, x5 edo x10 biderkatzailea, eta biribiltze bakoitza horren arabera handituko da inbertitu aurretik.

Zure erosketakGuztizkoaSoberakinax1 biderkatzailea
Kafea2,47€0,53€0,53€
Gym28,54€0,46€0,46€
Afaria34,50€0,50€0,50€
Tren-txartelak67,89€0,11€0,11€
Janari-erosketak64,24€0,76€0,76€
Edariak29,50€0,50€0,50€
Guztizkoa2,86€2,86€

Kriptoaktiboetan 2,86 €-ko inbertsioa egingo duzu!

Kriptoaktiboetan 2,86 €-ko inbertsioa egingo duzu!

Aukeratu biderkatzaile bat

Kontrola zure esku dago beti: nahi duzunean doitu dezakezu Biribiltzearen biderkatzailea, inbertsioaren erritmoa bizkortzeko edo moteltzeko.

Nolakoa izango litzateke denborarekin?

Hona hemen Biribiltzeen bidez urtebetean zenbat inberti zenezakeen erakusten duen adibide bat. Aukeratu biderkatzaile bat zer alde eragiten duen ikusteko.

€ 2.400€ 1.200€ 480€ 240€ 0
1M2M3M4M5M6M7M8M9M10M11M12M
€ 2.400€ 1.200€ 480€ 240€ 0
1M2M3M4M5M6M7M8M9M10M11M12M

Hemen emandako informazioa hezkuntza-helburuetarako baino ez da; zure hileko inbertsioak aldatu egingo dira, kalkuluetarako emandako banku-kontuarekin egiten dituzun eguneroko gastuen arabera.

Biribiltzeen bidezko
inbertsioa urtebetean

€240

Bitcoinaren prezioaren gorabeherak kontuan hartuta

Aukeratu biderkatzaile bat

Tokena:

Bitcoin

Aldia

1 urte

Zenbatekoa

20€

Maiztasuna

Hilero

Hilean batez beste 40 banku-transakzio eta 0,50 €-ko batez besteko biribiltzea oinarri hartuta

ZERGATIK FUNTZIONATZEN DUEN

Biribiltzea da kriptoaktiboetan inbertitzeko modurik errazena

Guztiz automatikoa

Behin bakarrik konfiguratu behar duzu; hortik aurrera, automatikoki funtzionatzen du, zuk eskuz ezer egin behar izan gabe.

Natural DCA

Banatu inbertsioa denboran zehar, eta jarraitu epe luzeko estrategiari ahaleginik gabe.

Hasi pitinka

Ez duzu ehunka euro behar hasteko. Soberakina pixkanaka inbertitzen duzu.

Kontrol osoa

Doitu biderkatzailea eta aktibatu edo desaktibatu biribiltze automatikoa nahi duzunean.

Prest eguneroko gastuekin inbertitzeko?

Batu soberakina erabiliz inbertsioa denboran zehar, ia ohartu gabe, handitzen duten milaka lagunengana.

 

KRIPTOAKTIBOETAN INBERTSIO ERREPIKAKORRAK EGITEKO BESTE MODU BATZUK

Gurekin kriptoaktiboetan epe luzera inbertitzeko beste aukera batzuk ere badituzu. Eman begiratu bat!

Erosketa errepikakorrak

Inbertitu kriptoaktiboetan astero edo hilero, erosketa errepikakorren bidez

Packak

Inbertitu hainbat kriptotan aldi berean packekin

Biribiltzeei buruzko ohiko galderak

Soberakinari buruz jakin behar duzun guztia, eta Vengarekin nola baliatu ahalik eta gehien.

  • Kripto Biribiltzeek kopuru txikiak aldizka inbertitzea erraztu dezakete, agindu bakoitza eskuz eman beharrik gabe. Inbertsioak eguneroko gastuei lotuta daudenez, kriptoaktiboetan duzuna pixkanaka handitu dezakezu. Epe luzeko estrategia bati jarraituz apurka-apurka inbertitzeko modu egokia da.
    Jakina, kriptoaktiboen prezioak igo edo jaitsi egin daitezke, eta biribiltzeen bidez inbertitzeak ez du irabazirik bermatzen. Hala ere, kopuru txikiak aldizka inbertitzeko modurik errazenetako bat da.
  • Biribiltzea, batzuetan soberakinaren bidezko inbertsioa ere deitua, eguneroko soberakina kriptoaktibo bihurtzeko modu erraza da. Erosketa bat egitean, Vengak zenbatekoa hurrengo euro osora biribiltzen du, eta aldea aukeratu duzun kriptoaktibora bideratzen du.
    Adibidez, 4,40 € gastatzen badituzu, erosketa 5,00 €-ra biribiltzen da. 0,60 €-ko aldea kriptoaktiboetan egiten duzun inbertsiora bideratzen da.
    Kopuru txikiak pilatu egiten dira denborarekin, inbertsio bakoitzean pentsatu beharrik gabe.
  • Kripto Biribiltzeek automatikoki biltzen dute horretarako balio duten erosketen soberakina, eta kriptoaktiboetan inbertitzeko erabiltzen dute.
    Funtzioa aktibatzen duzunean, erosketak hurrengo euro osora biribiltzen dira. Aldea bildu eta hilabetean zehar metatzen da; guztizko zenbatekoa aukeratu duzun kriptoaktiboan inbertitzen da, ezarri duzun biderkatzailearen arabera.
    Horrela, soberakina ahalik eta gehien balia dezakezu kriptoaktiboen inbertsio-zorroa osatzeko.
  • Ez guztiz. Biribiltzeekin DCAren aldaera bat ezar dezakezu, baina zenbatekoa aldakorra da, zure gastuen araberakoa. Bi moduek denboran zehar aldizka inbertitzen lagun dezakete, baina desberdin funtzionatzen dute.
    Dolar-kostuaren batezbestekatze tradizionala (DCA) erosketa errepikakor bat konfiguratzean erabiltzen den estrategia da. Aurrez zehaztutako zenbateko bat inbertitzen duzu tarte jakinetan (adibidez, 50 € hilero).
    Biribiltzeekin, ordea, zenbatekoa zure gastuen araberakoa da; beraz, inbertsio bakoitzean alda daiteke. Bi moduek denboran zehar aldizka inbertitzen lagun dezakete, baina desberdin funtzionatzen dute.
  • Kripto Biribiltzeak konfiguratzea erraza da:
    1. Ireki Venga aplikazioa eta sakatu Biribiltzeak aginte-panelean edo kriptoaktibo baten orrian
    2. Aukeratu zein kriptoaktibotan inbertitu nahi duzun
    3. Hautatu ordainketa-iturria
    4. Aukeratu Biribiltzearen biderkatzailea

    Berretsi eta jarraitu betiko moduan (baina ez ahaztu hautatutako txartela erabiltzea erosketetan). Funtzioa aktibatu ondoren, gainerakoa automatikoa da: biribiltzeko balio duten erosketek soberakina sortzen has daitezke kriptoaktiboetan inbertitzeko.
  • Bai, noski. Kontrola zure esku dago beti. Biribiltzeen bidezko inbertsio-plana behar duzunean eten, berriro martxan jarri edo bertan behera utzi dezakezu; biderkatzailea ere nahi duzunean doitu dezakezu.
  • Banku-kontuaren konexioari esker, eguneroko transakzioen zenbatekoak irakurri eta biribiltzeak automatikoki kalkula ditzakegu. Zordunketa- edo kreditu-txartela egutegiko hilabete bakoitzaren amaieran metatutako biribiltzeen guztizkoa ordainketa bakarrean kobratzeko baino ez da erabiltzen.
  • Egutegiko hilabete bakoitzeko azken egunean, gauerdian (UTC), hilean zehar metatutako soberakinaren guztizkoa aukeratu duzun kriptoaktiboan inbertitzen da. Kargua egin baino 48 ordu lehenago, biribiltzeen guztizko zenbateko zehatza jasotzen duen laburpen-jakinarazpena bidaliko dizugu.
  • Soberakina erabil dezakezu Vengan zerrendatuta dauden eta horretarako balio duten kriptomonetetan inbertitzeko, hala nola Bitcoin (BTC), Ethereum (ETH), Solana (SOL) eta beste batzuetan. Eskuragarri dauden aktiboak aldatu egin daitezke; ikusi Venga aplikazioan unean uneko aukerak.
  • Biribiltzeen bidez zenbat inbertitzen duzun zure gastuen eta aukeratutako biderkatzailearen araberakoa da.
    1x biderkatzaile estandarrarekin, biribiltzeko balio duen erosketa bakoitzak prezioaren eta hurrengo euro osoaren arteko aldea gehitzen du. Adibidez, 4,30 €-ko erosketa batek 0,70 €-ko Biribiltzea sortzen du. Biderkatzailea 2x bada, 0,70 €-ko soberakin hori 1,40 € bihurtzen da.
    Beraz, zenbat eta gehiago gastatu eta zenbat eta handiagoa izan biderkatzailea, orduan eta gehiago inbertituko duzu Biribiltzeekin.
  • Bai, bai eta bai. Soberakina kriptoaktibo bihurtu ondoren, zure zorroko aktiboen parte da, eta Vengako gainerako aktiboak bezala kudea dezakezu. Nahi duzunean atera, beste kriptoaktibo batekin trukatu edo, erabilgarri badago, Earn funtzioan jar dezakezu.
Deskargatu
Deskargatu

Eskuratu Vengako asteko buletina

Orokorra
  • Honi buruz
  • Gurekin lan egitea
  • Gertaerak
  • Glosarioa
  • Bloga
Produktua
  • Erosi
  • Saldu
  • Swap
  • Packak
  • Erosketa Errepikakorrak
  • Biribiltzea
  • Earn
  • Txartelak
Legala
  • Legal Hub
  • Zerbitzu-baldintzak
  • Pribatutasun-politika
  • Cookie-politika
  • Salaketa-politika
  • Salaketa-kanala
  • ESG eta Whitepapers
  • Sarearen erabilera okerra
  • Travel Rule
Laguntza
  • Laguntza-zentroa
  • Maiz egiten diren galderak

Bat egin gure komunitatearekin

Eskuratu Vengako asteko buletina

Venga Europe S.L. (Venga App aplikazioaren hornitzailea) Aktibo Birtualen Zerbitzu Hornitzaile eta Zaintzaile gisa erregistratuta dago Espainiako Bankuan, D945 erregistro-zenbakiarekin